BUELTATZEN

Mundua ikusi nahi dut
baina zure ohetik
Mundua ikusi nahi dut

Ahazten ez duzun kantu
zure ezpainetan
kantua izan nahi dut

Ta non ezkutatzen zinen orain arte
urte luzeegi hauetan agertu gabe
Helduidazu eskutik estu arren
ilun dago ta ez dakit bueltatzen

Itsaso izan nahi dut
zure ekaitzetan
Itsaso izan nahi dut

Etxerako bidea
soilik zure oinetan
Bidea izan nahi dut

Ta non ezkutatzen zinen orain arte…

Mundua ikusi nahi dut
baina zure ohetik
Mundua ikusi nahi dut
zure hitzen talaiatik

Ahazten ez duzun kantu
zure ezpainetan
kantua izan nahi dut

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara aipatutako cookieak onartzeko eta gure cookieak onartzeko. política de cookies, Sakatu esteka informazio gehiagorako.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies