Ilargia

Esaiozu euriari berriz, ez jauzteko
Esan bakardadeari gaur ez etortzeko
 
Eusten nauen soka zara ta itotzen nauena
Ametsak sortu zizkidana galtzen dituena
 
Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero
Eta zu itsu zaude bere argia ikusteko
Irrifarrez gero minez eragin didazu negarra
Nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!
 
Esan sentitzen dudana ez dela egia
Une baten sinisteko ez garen guztia
 
Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero
Eta zu itsu zaude bere argia ikusteko
Irrifarrez gero minez eragin didazu negarra
Nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara aipatutako cookieak onartzeko eta gure cookieak onartzeko. política de cookies, Sakatu esteka informazio gehiagorako.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies